maialen akizu 34 172x172

Ezkongarria

2024ko irailaren 19a
05:00
Entzun

Lehenengo aldiz gaua batera bukatu zenuten hartan esan zenidan gustura egon zinela, bai, jatorra zela, alaia, desberdina, eroso egon zinela, pozik, baina ez zinatekeela berarekin ezkonduko. Badakit ez duzula inorekin ezkondu nahi, gorroto dituzula ezkontzak, kapritxo bat iruditzen zaizkizula, desira heteropatriarkal bat, ez zinatekeela nirera joango; hitz egin dugu horretaz. Horregatik egin zait kuriosoa zuk horrela neurtzea bera. Oraindik pertsona batzuk ezkongarriagoak iruditzen zaizkizu beste batzuk baino, etxe bat erosteko modukoagoak, familian aurkezteko bezainbestekoak. Elkarrekin haurrik ez izateko guraso baten bila bazenbiltza bezala. Imajinario kontua da agian, ezkontza, etxe bat erostea, familia, guraso izatea, metaforak izan daitezke. «Maite zaitut» esatea ere zer da, ba? Gaur berriz gelditu zara berarekin, sekula ezkonduko ez zinatekeela esan zenidanarekin, eta sumatzen zaitut eroso, pozik, desberdin. Horraino. Nabari zaizu elkarrekin ondo ezkontzen zaretela.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
BERRIAk ahotsa ematen die gizarte justu baten alde egiten duten mugimenduei. Urriaren 3a baino lehen 100 euroko ekarpena eginez gero, 'Gazako egunerokoa' liburua jasoko duzu opari.