Angel Erro.
JIRA

Ezker eskua

2022ko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Aurten nabarmentzeagatik gogoan hartzeko moduko pertsonaia garrantzitsuena aukeratu beharko banu, duda eginen nuke. Badira horretaz arduratzen diren zerrendak eta aldizkariak, urte amaieran batez ere ugaritzen direnak. Beraz, barkatuko zait neuk ere ataka estu horretan paratzen badut neure burua.

Behin erabakita brontzezko esku irarri batek ezin duela postu hori erdietsi, eta, bigarrenez, Volodimir Zelenskik heldu den urtean ere izendatua izateko aukera izanen duela, nire ustez, bi aukera arrazoizko baino ez daude: Elon Musk eta Liz Truss. Argitzen dut (badaezpada) urteko pertsonaiak ez direla zertan kontu positiboengatik aukeratu.

Ongi pentsatuz gero, saria-edo ex aequo jasotzeko aski motibo dute gainbehera etorritako bi lagunek, bi jarrerek, bi ereduek. Bi pertsonaia, baina irakaspen bakarra? Ez dakit zergatik, baina baiezkoan nago. Neure buruan lotuta ageri dira sare sozial handiena porrotera eramaten ari dena eta Britainia Handiko ekonomia kolapsoaren atariraino eraman duena. Biek ala biek ez dute/zuten ulertu zergatik, berez kapitalismoaren eskuliburuari hitzez hitz jarraitu baitiote; ezker eskurik gabe, egia da, kapitalismoak aholkatu bezala: batean kale, bestean bale.

Azkenean eskua sartu zait zerrendan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.