Danele Sarriugarte

Ezagutuz apurtzea

2024ko azaroaren 14a
05:00
Entzun

Oraindik ez baina laster bai argitaratuko diren kontuez hitz egin nahi nuke gaur. Esate baterako, Uxue Alberdiren Hetero kalean dago jada baina horri buruz Argia-rako egin diodan elkarrizketa ez, non, Miren Amurizaren Pleibak eleberriaren harira —hil honetan egongo da eskura—, aipatzen genuen zer garrantzitsua den, idazten ari garenean, hizkuntzaren ezagutza eta harekiko errespetua bezainbeste, irreberentzia, esperimentazioa, mugak behartzea. Alberrek ziostan, diharduenak zenbat eta gehiago ezagutu bere tresna —dantzariak gorputza, eskultoreak materiala, pentsalariak bere pentsamenduaren konfigurazioa, argi-itzal eta guzti—, orduan eta aukera gehiago izango duela askatasunera jotzeko, tresna bere erara apurtzeko modu eraikitzailean: bera ere kabi dadin, irudimen eta mundu gehiago kabi daitezen. 

Alberrek orobat esan zidan Amuren liburuaz disko bat dela, disko sinfoniko bat —ados nago—. Honetan guztian belarriak badu-eta zerikusirik. Kontatzea entzutea dela zioen Ursula K. Le Guinek. Hizkuntza animalia bizi bat baita eta animalia bizi guztioi bezala egin behar zaiona baita aditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.