Nork esanen zigun Durangoko Azokari buruzko notizia bat zabaltzearen alde gehien egin behar zuela nork eta Toni Cantok, aktore ohi, Ciudadanoseko diputatu ohi eta Madrilgo erkidegoko Espainieraren Bulegoaren arduradun ohiak. El Correo-k Hishao Ishii geografo eta irakasle japoniarrari Durangoko Azokan eginiko elkarrizketa bat txiokatu du Cantok; antza, kazetariak nabarmendutako adierazpenek grazia eginda, «Japonian bada jendea euskaraz oso ongi hitz egiten duena» goiburuari barrez lehertzen egotearen hiru emotikono gehitu baitizkio.
Ze irri emangarria, japoniarrak euskaraz mintzo, pentsa!, ezertarako balio ez duen hizkuntza horretan.
Berez, normala da irrigarri iruditzea, ez bakarrik ez delako irrigarria (Toni Canto zentzuzkoaren kontran kokatzea da, berez, normala), baizik eta bere ideologia supremazista eta baztertzailearen oinarri-oinarrian dagoelako unibertsaltasunaren monopolioa espainierari baino ez egokitzea. Japonia bezalako herrialde batekin harreman zuzena ez dagokio euskarari. Euskarari desagertzea dagokio, edo desagertzeko arriskuan egotea gehienez. Eta herritarrei inposatzea, jakina. Nola ikas dezake norbaitek, non eta Japonian, inposaketarik gabe?
JIRA
Ez dagokio euskarari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu