Angel Erro.
JIRA

Ez dago besterik

2023ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
Ana Jaka Garciak egunkari honetan salatutakoa leitu dut. Iruñeko Udalak, ekainaren 28ko egitarauaren baitan, jarduera bakarrari ukatu dio diru-laguntza: Idazmen Erotikoko Tailerrari. Hau da udal gobernu honi ezagutuko diogun azken erabaki sektarioa ala bestelau urtez halakoak jasan beharko ditugu?

Halakoak edo okerragoak, Cristina Ibarrola ezagutzen dutenei Enrique Maia on eginen duela entzun diet-eta. Nik ez dut Ibarrola ezagutzen, baina bilera bat izan nuen berarekin. Orduan bera Osasunbideko zuzendari nagusia zen; ni Nafarroako Hemofilia Elkarteko kidea. Estatuko beste erkidegoetan osasun zerbitzuak eskaintzen ari ziren enbrioien diagnosi genetikoa delakoa Nafarroan ere eskaintzeko eskatzera joanak ginen: hemofilia bezalako herentziazko eritasunentzat pentsatutako irtenbidea da hurrengo belaunaldiak gaitzik gabe jaio daitezen. Hitz ederretan bildutako ezezko biribila jaso genuen. Horren arrazoia ere bai. Moralki eztabaidagarria omen zen eta, Espainian legezkoa izan arren, Nafarroan ez zuten eginen. Ideologiarekin egin genuen talka. Ez dago besterik.

Larunbat honetan, zorionez, besterik egon liteke. Horretara iristeko bitarteko guzti-guztiak jartzeko arrenka eskatzen diegu horretarako ahalmena dutenei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.