Maialen Akizu.

Euro

2024ko ekainaren 9a
05:00
Entzun

Luze jardungo zuten eztabaidan, luze eta sutsu segur aski, baina ez zait sekula ideia ona iruditu Europar Batasunaren monetari euro deitzea. Europa kontzeptuaren erroa da euroa, eta gero kosta egiten da sinesten kontinente hau ekonomiaz haraindiko besterik denik, Europa ez dela euroka egiten. Gutxienez erroa atzekoz aurrera jarri balute, orue-z hitz egingo genukeen, eta metafora aproposagoa lukete europarzaleek. Edo izen sofistikatuak sortzeko erabili ohi den teknika unibertsala aplikatu zezaketen eta letren ordena aldatu: eruo, eour edo oeru. Niri azken hau gustatu zait. Zenbat da kafe hau? 1’70 oeru. Alde ederra.

Badakit Europaren arazorik handiena ez dela bere dibisaren izena. 1960an, Aljeriako Independentzia gerra betean, Frantz Fanon psikiatra franko-karibetarren Lurreko kondenatuak obran «Europa imitatu gabe» historia eta gizatasun berri bat hasteko deia egiten zuen «planetaren lau bostenen» pobrezia, heriotza eta esklabotzaren erantzulea den kontinenteari iskin eginda. Lau bosten. Santiago Alba Rico pentsalariak dio Europa beti izan dela ideia on bat eta adibide txar bat. Euro kontzeptuaren ordez oeru proposatzea ere horrelako zerbait izan da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.