maialen akizu 34 172x172

Etxebizitza salgai

2025eko apirilaren 15a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Etxebizitzaren prezioak gora eta gora egiten jarraitzen du eta EAEn zein Nafarroan Europako batezbestekoaren bikoitza baino gehiago igo da. Asteburuan Trapagaranen etxegabetu dituzte abandonatutako eraikin batetik, eta alokairu sozialaren eskatzaile berriei ere %40 garestitu zaie alokairua azken bi urteetan. Ez bada herentziaz oparitutako etxebizitzarik tartean, inor gutxi ezagutzen dut etxebizitza bat nahi, eta hura eskuratzeko arazorik ez duenik, eta halere, konturatu gabe nengoen paradoxaz L.k esan didan arte: «Etxeak ari dira saltzen garesti, azkar eta modu txarrean». Bilbon hirurogeita bat egun pasatzen dira batez beste etxebizitza salgai dagoela iragartzetik erosketa ixtera. Askotan, iragarri gabe ere saltzen dira. Gertatzen da etxebizitza bat ikustera joan eta egongelan zeudela dei bat jasotzea, jadanik saldu dela esanez. Alokairuarekin ere antzera. Sarritan aipatzen da egundoko mauka alokairuaz ari garenean. Eta beste behin, langileriaren ezina, denbora kontran, eta aukerak galtzeko beldur errotu hau. Ez da etxea bakarrik saltzen digutena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.