maialen akizu 34 172x172

Etorri hona

2025eko otsailaren 5a
05:00
Entzun

Enkontrurako zure etxea proposatu zenidan. Ez nintzen konturatu zergatik, atea ireki didazun arte. Pijama izateari utzi eta arropa bihurtutako praka nasai batzuekin zaude, polar urdin bat daukazu kremailera gora igota, zabarra, polita. Ez zaizu lepotik beherakorik ikusten, eta halere antzeman dizkizut hezurrak. Ezer esaterako besarkatu dugu elkar, eskuin besoa saihetsetaraino, bularra bularraren kontra, belarria belarriarekin. «Etorri hona, etorri hona» besterik ez dizut esan nahi, besterik ez daukat esateko, etorri hona, edo utzi horra joaten, edo hemen egoten, eta joder, nola ez naiz hemen egon, nola ez naiz horra joan, zergatik ez naiz lehenago etorri hona. Barkatu. «Ondo aparkatu duzu?» galdetu didazu, eta nik baietz. Majo kosta zaidala esan behar nizun, baina isildu egin naiz; kosta, kosta beste gauza batzuk egiten dira. Te bana hartu dugu galleta integralak eta fruitu lehorrak platertxotan zeuden leiho ondoko mahaian. Tarteka negarrez hasten ginen, eta tarteka eguzkiak ematen zigun aurpegian. Eta eguzkia parez pare jarri zaizun batean, begiak itxita zuk esan diozu: etorri hona, etorri hona.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.