Mutikoak zaku bat darama bizkarrean, aitak ez darama ezer, eta bi eskuekin eusten dio Palestinako bandera duen makila luze-luze bati. Adinekoa dirudi, eta kulunka egiten duen egurrezko aulki handi batean dago, liatzeko zigarroa erretzen eta alkohola edaten plastikozko baso batetik. Kamerari hala esaten dio: lur bati sustraitutako landareak ezin dira beste nonbait hazi, zure lurra zure lurra da, eta zure aberria eternala. Edaten jarraitzen du, kulunka egiten, eta zuk bere aurpegia Palestinako Sarrionandia bezala gogoratuko duzu. Zisjordanian Israelen kontrol militarrean harrapatuta gelditu direnei ogitartekoak banatzen andre bat. Auto bakoitzari eskaintzen dio ogitartekoa eta elkarrizketa. Su etenerako akordioaren biharamunean Israelgo soldaduek hirurogei palestinar baino gehiago dituzte atxilo Azun hirian. Ilaran daramatzate presoak, atzekoak aurrekoari sorbaldatik heltzen dio, eta momentu batean pentsatu duzu presoak konga dantzan hasiko direla. «Maialen, mesedez». Zuretzat eszenatoki bat da beraien herria.
Eszenak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu