maialen akizu 34 172x172

Estatutua, txupito!

2024ko ekainaren 26a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Igerileku, izozki eta praka motzen garaian eratu da Eusko Jaurlaritza, eta zintzo demonio lanari ekiteko prest daude «atsedenik gabe»; badakite zerbait. Atzo egin zuten karguaren zina sailburuek banan-banan eta eskuak behar diren lekuan jarrita: Gernikako Estatutuaren ale baten gainean. Aupa, aspaldiko! Hauteskundeen kanpainan ere azaldu zen urrezko ezteiak hurre dituen Estatutua, baina «eskuin muturrak», «herri akordioek» eta piperbeltzak itzal egin zioten nolabait, eta bueltan da! —barruan dugun pasio sugarra—. Hor nonbait, Estatutua baino gazteagoek «bueltan da!» hori Bulego taldearen akordeekin kantatzeari ezingo zioten muzin egin, ez-eta parranda-giroko txupitoaren jolas pedagogikoari ere. Azalpena: asko errepikatzen den zerbait errepikatzean txupito bat hartu behar da —ez du ematen, baina proposatzean, normalean, grazia egiten du—. Imajinatu «Gernikako Estatutuarekin» berdina egiten dugula: «Gernikako Estatutua bere osotasunean betetzea izango da helburu» (txupito!), «Gernikako Estatutua defendatuko dugu Madrilen» (txupito!), «Gernikako Estatutua agortu egin da» (txupito!), «Gernikako Estatutua» (txupito!). Entzute hutsarekin mozkortzen du Gernikako Estatutuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.