Angel Erro.
JIRA

Eskandaluzkoa

2022ko abenduaren 13a
00:00
Entzun
Munduko Futbol Txapelketa Qatarrera eraman izana berez aski eskandaluzkoa ez balitz, bertan egitearen erabakia eroskeriaren ondorioa izatea are eskandaluzkoagoa da. Hala izan omen da. Europako Parlamentuko presidenteordeetako bat diruz betetako poltsekin harrapatu izanaren eskandaluak hala ematen du aditzera. Arabiar diktadura batek borondateak erostea eskandaluzkoa da, baina berdin eskandaluzkoa da (edo eskandalu handiagoa?) Europako demokrazietako borondateak salgai egotea.

Eskandaluzkoa da, berez, gertatuaren ikusgarritasuna gorabehera, inor gutxi (gehiegi) harritu ez izana. Baina are eskandaluzkoagoa da harridura horrek edo harridura gabezia horrek (efektu hauetarako berdina beharko luke emaitza) botoetan edo boto gabezian translaziorik ez edukitzea. Horretarako, gainera, ez dago Qatarrera edo Europako goi erakundeetako bulegoetara joan beharrik. Gertuago egon badago zertaz eskandalizatu asko. Betaurreko bifokalak behar dira horretarako, eta ez dira hain ohikoak. Begira, esaterako, Madrilgo erkidegoko presidentea ze gaiztoa den, lehen arretako osasun zentroak eta osasun sistema oro har deuseztatzeko ahaleginean. Hemen, berriz...; hemen, berriz..., eskandaluzkoa Qatargate delakoa, eta Ayusorena, noski.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.