maialen akizu 34 172x172

Errelatoa

2024ko abenduaren 19a
05:00
Entzun

Ikasleak badaki esan dezakeela etxerako lanak txakurrak jan dizkiola, baina ez ostruka batek. Ezkutuko maitaledunak badaki esan dezakeela aspaldiko lagun batekin afaria duela, baina ez bizilagunarekin. Zuek badakizue esan zenezaketela armagabetze-prozesua «bizikidetzarentzat urrats garrantzitsua» izan zela, «memoria historikoaren konpromisoari» beti eutsi diozuela, «Euskadi bidezkoagoa, solidarioagoa eta batuagoa eraikitzen» jarraituko duzuela… Baina ez, erabaki zenuten esatea Luhusoko operazioa amildegira zihoala, Eusko Jaurlaritza izan zela negoziazioetan paper garrantzitsuena izan zuena, Bakegileen lana bermerik gabea, babesgabea eta ikuspegi faltakoa zela. 

Historia ez da errelato bat eta bakarra, baina ze kutrea hau. 

Irakasleak badaki ikasleak ez duela etxean txakurrik, eta, hala ere, ikasleak erantzuten dio baietz, etxerako lanena horrela izan dela, eta hori zela «esateko zeukan dena». Irakasleak ez du ikaslearen egiarik nahi, ez, akaso ez dugu egia behar; nahikoa zenuten belarriak pixka bat jaistearekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.