maialen akizu 34 172x172

Erditzea

2024ko urtarrilaren 7a
05:00
Entzun

Atzoko berripaperrak Isabel Jaunarenak Nahia Alkortari eta Estitxu Fernandezi egindako elkarrizketa zekarren. Biek argitaratu dute liburu bana indarkeria obstetrikoaz, eta badute zer esana. Erditzea zeinen une dimentsionala izan daitekeen nik ere ez nukeen sekula imajinatuko erditu arte. Eta gerora harrigarria iruditu zait zeinen gutxi hitz egiten dugun mundura sortzeko maneraz, nola ez dakigun geronen erditzeen berri, emakume askok ia ahaztuta izateraino. Nortasun Agirian bertan jartzeko moduko datua da niretzako: Izena. Herria. Jaioteguna. Erditzea. Ama izan berriei egin nahi diedan lehen galdera bihurtu da —zer moduz erditzea?—, eta pentsa, emagin ikasketak egitea ere eduki nuen burutan. Kaskarina ni.
Nire erditzea ederra izan zen. Bestela ez nukeen segur aski halakorik esango. Indarkeria obstetrikoa hor baitago, eta sustatzen duen antolaketa politiko oso bat du. Mendez mende gauzatu den praktika patologizatu egin da ia gure gorputzek jasan ezin duten zerbaiten pare azaltzeraino. Eskerrak ahulak garen, baina nola sinetsarazten digute, nola, hain debilak garela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.