Angel Erro.
Jira

Eraginak

2013ko irailaren 11
00:00
Entzun
Ez nuen uste hain azkar ibiliko nintzela zertaz idatzi ez dakidala, baina gaurko eguna hain dago esanahiez, urteurrenez, gaurdaino, zorabiatzeraino, luzatzen diren eragindun urteurrenez betea, ezinean bainabil, inoren espektatibak huts egin nahi gabe. Zutabea Irailak 11 izendatu izan banu, tentazioa izan dudan bezala, 1714ko porrota ospatu baino ahazten ez duten katalanen Diada izan lezake buruan edozeinek, eta haren itzalean Via Catalana. Txileko estatu-kolpea ere erraz dator gogora gaurko data ikusia, hiriburuan protestak berpiztu dituenak atzera ere Txileko hauteskunde giroan, non orain berrogei urteko gertaerek oso bestela eragindako bi militarren alabak, Michelle Bachelet (Pinocheten gizonek torturatutako jeneral baten alaba) eta Evelyn Matthei (Bacheleten base militar berean hazitakoa eta Pinocheten Junta Militarreko kidea izandako jeneral baten alaba), hautagai nagusiak diren. Gutxiagok gogoratuko dute gaurko hirugarren efemeride handia, dorre bikien aurkako atentatuarena. Edo orain 16 urte Eskoziak bere parlamentua berreskuratu zuela, 700 urte lehenagoko bataila esanguratsu baten urteurrenaren egunean. Edo gaur 110 urte Theodor Adorno jaio zela, eta duela 48 Bashar al-Assad.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.