Angel Erro.
JIRA

Epailetu

2014ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Eskura ditudan hiztegi guztietan bilatu dut judicializar aditza euskaraz nola eman. Ez dut aurkitu nahiz eta politika judizializatzeaz kexu agertzen diren politikariak gero eta gehiago diren, batez ere salatzen dutenean. Hala egin du Barcinak, CAN auzia dela eta, esanez ezker abertzaleak (mon Dieu!) justizia erabili nahi duela politikoki beraren kontra jotzeko. Hala Sarkozyk ere bai: haren etorkizun edo iragan politikoa suntsitu nahi omen dute epaileen sindikatuek.

Pablo Iglesiasek Esperanza Aguirreren kontrako auzi eskea aurkeztu du, honek Iglesias ETArekin lotzeagatik. Justiziak berak erraztu dituen lotura (delituzko) horiek guztiak auzi bilakatuko balira, epaitegiak kolapsatuko ziren. Are gehiago. Baina gehien-gehienak (denak ez esateagatik) ez dira epaileen aurrera eraman, hain zuzen ere justizia delako politizatua dagoena (jakina!).

Iglesiasek galduko du epaia. Dagoeneko galtzen hasi da. Aguirre azeri zaharra da. Auzi eskerako crowdfundingean lortutako dirutik sobratutakoa (eta akaso gero demandan irabazitakoa) ETAren biktimei emateko eskatu dio, ETAkoa ez dela egiaztatuko badu. Mundialeko arbitroek bezala, hauek espraia badute marra non den erabaki eta lurrean pintatzeko, gogara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.