Gaur da IV. Señora Sariketa, Portugaleten. Lehiaz haragoko ekimena da Señora, ertzeko genero identitateei irekia, besteak beste, saretzea eta bestelako bertsolaritza bat oholtzaratzea helburu dituena. Bertsolariek komodinak dituzte Señoran —ondokoari errima bat eskatu diezaiokete, ideia bat, publikoari dei egin—, kidearekin adostu gabeko erabakiak negatiboki baloratzen dira, eta ez dira kontuan hartzen denbora, trabatzea zein kantaera. Baina, horrez gain, epai irizpide propio batzuk ere badaude. Honatx: lau epaile egongo dira eta era kualitatiboan epaituko dute. Epaile bakoitzak, batez ere, ardura konkretu batean jarriko du arreta, eta saio ostean asanblada bidez erabakiko da irabazlea. Epaileetako batek epailetza tradizionala baloratuko du; bertsolari txapelketetako epaitzeko metodologian formakuntza duen pertsona bat izango da, eta berak apuntatuko ditu poto, hanka-luze, eten eta abarrak. Bigarren epaile batek gai eta diskurtsoei erreparatuko die, erantzuteko moduei, txertatutako elementuei, bertsolariak plazaratzen dituen errealitateei. Hirugarrenak arreta harremanetan jarriko du —elkarrizketan, oholtzako jarreran, kideen arteko tratuan—, eta azken batek, gorputz jarrera eta emozioetan. Eta honen aurrean purrust eta bua! egin, hortxe aldea.
Epai irizpideak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu