Hil honetan hogeita bost urte beteko dira (edo mende laurden bat, honelako kontuak akaso mendetan neurtu beharko bailirateke) Fidela Bernat, eta harekin erronkarieraren azken hiztuna, hil zenetik. Urteurrena gogora ekartzeko (ospatzea ez da hitza), iraganera bidaia gaitezke eta haren ahotsa, garai hartako audio euskarrietan grabatua, malenkoniatsu entzun. Entzun zer poza hartu zuen, dagoeneko zaharra zela, mutiko bati (morroi bat bere hitzetan) gurasoak non zituen galdetu («non tu ata ta ama?») eta honek euskaraz erantzun zionean. Transmisioaren poza berandu ezagutu zuen. Hil baino lehentxeago bilobari eskatu zion birbilobari euskara irakasteko.
Hil honetan ere Nafarroako mapa soziolinguistikoa ezagutzera eman da. Berri gazi-geza. Ezagutzak gora egin du, behar baino motelago bada ere, baina erabilerak behera egin du, zonalde euskaldunean batez ere, eta Sailburuari entzun behar izan zaio aurkako politikak, eremutan zatiturik egotea, kasurako, mesedegarritzat salduz edo flamenkoarekiko konparazio adimenarentzat laidogarriak eginez.
Flamenkoa kantatu eta dantzatu daiteke Nafarroa osoan. Fiturren hauspotu duten festibal bat du Iruñean, gure ondarea ez izanagatik edo, hobeto, ondare berria izanagatik.
JIRA
Entelegatu?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu