maialen akizu 34 172x172

Ene

2024ko irailaren 26a
05:00
Entzun

Enek hiru adiera baditu gutxienez: alfabeto arabiarreko letra bat da, Nikaraguaren lehena eta Maialen izenaren azkena; ene harridura, sorpresa edo kontrakotasuna adierazteko erabiltzen da —ene, orain ere nahastu nau neska honek!—; eta ene izenlaguna da: ene zutabea da irakurtzen ari zaren hau. Ez dakit laugarren adiera izendatzeko modukoa den atzo pantaila handian parez pare azaldu zitzaidan ene hura. Atzo zinera joan nintzen. Zinemaldiak zinera joateko gogoa pizten dit niri, eta berretsi nuen beste zerbait ikusten dela pelikula bat zineman ikustean. Irrikan ezin kabituta ni, eta besaulkian ahalik eta erosoen jartzen ari nintzela hasi zen pantaila zuria itxuraldatzen: mugikorra itzaltzeko gomendioa, ez jatekoa, ez mugitzekoa. Audi Q6aren iragarkia. Zinemaldiaren spota publikoaren txaloz lagundua. Eta plasta, parez pare, ene gorri hori, imajinarekin ez ezik soinuarekin ere identifikatzen dugun ene hori. Tun-tun. Eta gogoratu nintzen orain ez hainbeste nola eragin zigun errezelo handia bere etorrerak eta nola diluitu den kezka hori ere. Behinola Ai ene esan genituen zenbat gauza bihurtu diren zure eta ene.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.