maialen akizu 34 172x172

Enborra erdibitzea

2025eko otsailaren 7a
05:00
Entzun

Atzoko berripaperak Nerea Arrutiri egindako elkarrizketa zekarren. Euskal Herriko Aizkolari Txapelketa hirugarrenez irabazi du Arrutik eta orain arteko marka berdindu du horrela. Haurdun dago, eta, halere, entrenatzen eta lehiatzen jarraitu du; aizkorari kirten luzexeagoa jarri dio, moldatu egin ditu saioak, eta hogeita hamaikagarren astean erabaki du aizkoratik deskantsu hartzea. «Nire gorputzari egin diot jaramon», dio. Sarean topatu dut pasa den urrian Elgoibarren jokatu zuten Lehen Mailako Emakumezkoen Aizkolari Txapelketako finala, eta begira-begira egon naiz: nola erdibitzen zuen enborra, nola erdibitzen den enborra, nola erdibitu daitekeen enborra. Indarra behar da horretarako. Indarra, nahiz eta indarrik ez sentitu, ez kirolerako, ez kalerako, ez irauteko; indarra, nahiz eta lanera ez joan, edo lanera joan beharra izan, edo ez egin lana deitzen dioten lanik. Indarra, egonaldian egoteko, diabetesa jaisteko, pozik egoteko, petraltzeko, haurrik ez izatea erabakitzeko, abortatzeko. Indarra, nola demontre irudikatzen dugu bizeps tolestu baten emotikonoarekin?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.