maialen akizu 34 172x172

Emozioen kultura politikoa

2024ko ekainaren 20a
05:00
Entzun

Sara Ahmedek atzo egindako feminizketan zioen bizitzaz galdetzea dela feminismoa, eta nik aitzakia probestu dut Ahmeden liburuetako galdera batzuk euskaratzeko. Ahmeden The Cultural Politics of Emotion liburuak mugitu ninduen gehiena, Ahmed ez da emozioen psikologizazio eta pribatizaziora mugatzen, eta, besteak beste, ondorengo galderak egiten ditu: Nola txertatzen da mina politikan? Nola ari gara minak sozializatzen? Zergatik sentitzen da gorrotoa barrutik kanpora baletor bezala? Nondik nora mugitzen da beldurra? Lotsa bihurtu daiteke askatzaile? Zer egiten da maitasunaren izenean jokatzen dugunean? Zergatik da hobea maitasunarengatik egiten dena? Noiz bihurtzen dira arauk forma? Sentipenak euren objektu, ibilbide eta orbainak dituzte. Ahmedek orbainez dio lesioaren marka direla, sendatzeko aukeraren erakusle, lesioa, are, mina estali dezaketela; baina orbainek zauria agerian utzi eta gorputzari forma bat ere ematen diote. Emozioak kultura politiko gisa pentsatzea da sortzen denari erreparatzea. «Nekatuta nago», «ze nazka!», «maite zaitut» horiek egoera psikologikoak bainoago, praktika sozial eta kulturalak dira, eta sentitzen dut, baina ez dira zure-zureak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.