maialen akizu 34 172x172

Emakume* langilearena

2024ko martxoaren 9a
05:00
Entzun

Atzo Emakumearena zutabea bidali nion erredaktoreari, baina zutabea ez nuen bidalitakoan bukatu. Gertatzen da. Identitate-ezaugarrien hurrenkeren inguruko elkarrizketaz idatzi nuen, gertatuaz edo gertagarriaz. Maria Zambranoren aipu bat nuen gogoan: gizakion bizitzan esentziala omen da norberaz jakitea, definitzea, eta era berean, definizioak ezagutzea oso maskulinoa izan omen da; gizonezkoek euren burua, ia beti, ideien edo pertsonaien bidez definitu ei dute, eta, aldiz, femeninoak barrura begiratzen du, eta definiziorik gabe bizitzen ikasi. Maskulinoa eta femeninoa dikotomiko azaltzen ziren, ordea, eta feminismoa ez da identitate afera hutsa; besteak beste, Ainhoa Olasok aipatutako neurri zehatzetan datza. Baina ni hor gelditu nintzen, eta egunaren dimentsio guztiak fini. Atzokoa, gainera, emakume* langileen eguna zen, eta nik klaseaz ere deus ez nuen esan.

Aitzakia eman dezake zutabeetan dena ez dela kabitzen esateak; metaforikoegia esatea hitzetan dena ez dela kabitzen. Beti kabitzen dena run-runa da. Eta hala ere, uste dut, bizitzaren erdigunean ez dagoela zutaberik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.