Angel Erro.
JIRA

Elkanoren elezaharra

2022ko irailaren 7a
00:00
Entzun
Sare sozialetan kapturatuta ikusi dudan notizia batek harritu nau, baina ez gehiegi (aditz bat asmatu beharko zen, beste edozein egoeratan harrituko gintuenak eragiten digun sentsazioa jasotzeko): jatetxe batek menu berezia prestatu du munduari emandako lehen itzuliaren bosgarren mendeurrenaren omenez. Bitan pentsatu gabe, dena delako jatetxea euskal kostan kokatu dut, Getarian agian, nahiz eta haren izenak (El Azahar) printzipioz ez zirudien bereziki getariarra (edo gaizki leitu eta Elezahar ote zen?).

Berriaren jatorria Googlen bilatu eta Sevillako ABC-k argitaratua zen; jatetxea (El Azahar, bai) itsasorik gabeko Jaen probintzian dago, eta menuak ez du zerikusirik atzo bost mende Sanlucar de Barramedara eta bihar bost mende Sevillara iritsitako Victoria itsasontzian janen zutenarekin. Beste gauza batean ere oker nenbilen, lehorreratzea telebistako irudietan hainbeste urtetan ikusi ondoren sinetsita bainengoen Elkano-eta zuzenean iritsi zirela Getariara, naufrago itxuran. Engañatu garete!

Mendeurren honen eta Elkanoren figuraren inguruan halako eztabaida (edo eztabaida eskaera) ikusi dut sarean eta prentsan. Tokiz aldatutako lehorreratze eta elkanotar menu faltsuek aski esaten dutelakoan nago ni.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.