maialen akizu 34 172x172

EHZ

2024ko ekainaren 29a
05:00
Entzun

EHZ izan zitekeen talde politiko bat, edo musika-talde bat. Izan zitekeen eta ez dela esango banu, ez nuke egia osoa esango, EHZ politika eta musika egiten dituen talde bat badelako.

Atzo hasi zen Amikuzen. Bertako eta inguruko herri gehienetako herritako bestak ondoko astera aldatu dituzte festibalari leku egiteko. Saiatzen naiz Bidasoaz haragokoa ez erromantizatzen, Maider Galardik idatzi bezala Iparralde ez dela Murtzia gogoratzen, ekimen bat jendarte anagrama batekin ez berdintzen. Badirudi, Iparraldeaz mintzo garenean beti hitz egin behar dugula Hegoaldeko gisa, gure botere-harremanez kontziente izan edo, baina zilegitasuna kontu bat da eta errukia bestea (ni baino hobeto azaltzen du hau Oihana Aranak atzoko artikuluan).

«Elkartuz gaztiak eta ez hain gaztiak» hala hasten da Broken Brothers Brass band musika taldearen Jan zen gaua kanta. Euren doinuekin eman zitzaion hasiera Euskal Herria Zuzenean festibalari, eta bihar Old Shool Funky Family taldea izango da azkena isiltzen. Euren Closer to eternity abestia honela amaitzen da: «Zurekiko maitasuna sendatzen ari da / argi ikusten dut. / Nire itzalak elikatzeari utzi diot zuk nire zatirik onena erakusten duzunetik».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.