maialen akizu 34 172x172

Ehun eta bat

2025eko martxoaren 25a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Sei urte pasatu dira 2019tik gaur arte, baina urteak baino gauza gehiago pasatzen da denboran. Kataluniari adi geunden orduan —procés-a, 155. Artikulua, erreferenduma—, nahiz eta urriaren 3ko aparrak desagertzen hasita zeuden dagoeneko. Iragarleek behin gertatu ostean hitz egin zuten gertatu zenaz, garbi omen zegoen Espainiar Estatuak nola jokatuko zuen, zer egingo zuen elite politiko-juridikoak, eta handik gutxira gaur. Testuinguru horretan sortu zen Ehun mugimendu herritar eta autonomoa, eta atzo iragarri zuen bere amaiera. Euskal Errepublikaren aldarriari eta aldebakartasuneko independentzia prozesuari eman nahi izan dio lehentasuna Ehunek, eta helburua ez dutela erdietsi aitortu dute. Hala deitu diote euren azken oharrari: Saiatu gara. Azken ekintza egingo dute, ordea: Euskal Errepublikaren aldeko mozioak erregistratu dituzte hainbat udalerritan. Eta ahaleginak pixka bat mugitu gaituela erakutsi nahian bezala, edo errealitateari metaforak poetei baino gehiago gustatzen zaizkiolako, Euskal Errepublikaren mozioa ehun eta bat herritan onartu ostean desegingo da Ehun.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.