maialen akizu 34 172x172

Edan ase arte

2024ko apirilaren 25a
05:00
Entzun

Alkoholik edan gabe pasatu ditu hilabeteak, eta halabeharrez hartutako hautua betikotu nahi du. Ura gasarekin ez zaio gustatu, eta ura bakarrik eskatu baino nahiago listua tragatu. Egunean lau kafe nahikoa da. Freskagarriak azukrearen oximoronak dira. Eta asteburu arratsaldez lagunekin barra ertzera hurbiltzean Gadget inspektorearen laserra ateratzen du konbutxa arrastoen bila; gutxitan eskaintzen dute tabernetan, ordea, eta azkenengoan hiru euro eta erdi kobratu zioten. Botetik hartzeko garestitxoa.

Ezin da hain zaila izan. Alkoholik gabeko sozializazioari erdararik gabeko administrazioaren antza hartzen dio batzuetan. Kontua ez delako erdarak deuseztatzea, edo ez da erdarekin arazoak daudenetz galdetzea. Akaso, pentsatu behar dena da zein arazo ditugun eta arazo horiek disolbatzeko zergatik erabiltzen dugun erdara, zergatik alkohola. Ez gara mozkortuta lagun hobeak edo txarragoak, erdarak ez digu berezko graziarik ematen, baina gehiago eta okerrago jotzen dugu larrua mozkortuta gaudenean. Ez genuke edaten dugun bezala edango bizi garen bezala biziko ez bagina.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.