Azkenean ez du Loraldiak ekarri.Literatur Nobel sariduna bere tour propioan euskalherriratuko zaigu ekaineko 19an eta 20an (baita 21ean ere euskal abertzale irredentoak direnentzat). Ni ez naiz bereziki zalea, baina horrek ez du gauza handirik esan behar. Ez duzu klasikoen zaleegia izan behar nolabaiteko erakarpena sentitzeko, aitortza sentitzeko, tira, edo morboa.
Sarrerak ze egunetan (eta ze ordutan) aterako diren iragarri dute. Eta pentsatzekoa da, prezioak prezio, ilara digitala ez dela laburra izanen. Zeren hori ere ez da makala. Zenbat garestitu diren kontzertuetako sarrerak. Eta salneurrien arteko aldea ere zenbat handitu den. Kontzertuek utzi diote erritu demokratikoa izateari, musikari galarazi diote garai bateko ahalmen berdintzailea. Gazte entusiasta eta prekario batek galdu beharko du joateko aukera edo azken harmailatik ikusi beharko du, nondik guztiak gogoraraziko baitio munduan duen tokia. Zer dabil kontzertuka?
Oraindik iragarri ez dutena da nor izanenote duen showa abiarazteko artista gonbidatu. Mikel Laboarekin eman zuen horretan izan nintzen. Nekez berdindu ahalko du ordukoa, orduko teloneroa esan nahi dut. Uste dut egun horretan galdu ninduela ni. Bob Dylan ikusteko morboa bete dut.
JIRA
Dylan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu