maialen akizu 34 172x172

Donuta

2025eko urtarrilaren 18a
05:00
Entzun

David Lynch artistaren Facebookeko profil ofizialak iragarri du David Lynchen heriotza. Jakinarazpen bat jasoko zuten jarraitzaileek, klin. Hil da, hil naiz. Badaezpada, jakinarazpenean argitzen da ez dela Lynchek idatziko mezua, bere familiak idatzi duela. Halatsu dio: «Zulo handi bat dago munduan, eta orain ez dago gurekin. Baina, berak esango lukeen bezala: begiratu donutari, eta ez donutaren zuloari. Egun ederra da, urrezko eguzki eta zeru urdinduna». Mezu polita iruditu zait. Gero jakin dut azken esaldi hori Lynchek eguraldi-iragarpen saioetan erabiltzen zuela, hori ere egin baitzuen gizonak. Halere, ni donutarekin gelditu naiz. «Begiratu donutari, eta ez donutaren zuloari». Askotan kostatu egiten zait metaforak ulertzea, eta donut bat erosi dut aitzakian. Donut donut bat. Ez txokolatezkoa, ez pipitaduna, ez barrua betea duena. Donut donut bat. So jarri naiz: egin berria dirudi, eta egin berria dirudi zuloak; hozka egingo nioke, hozka, behatza zuloan sartuta; umetan begien parean jartzen genuen donuta, eta zulotik begiratzen genuen. Hozka egin diot. Jan egin dut donuta, eta zulo bihurtu da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.