Bazen behin askatasuna maite zuen gizon bat. Gorputzari nahieran uzten ziona esnatzen, nahi zuen orduan, iratzargailurik jarri gabe, alarmak mugatu egiten zuelako loa. Gosaltzeko, marmelada edo urdaiazpikoa, askatasunari galdetuta hautatzen zituen: askatasuna, esan iezadazu, zer jango dut, gazia edo gozoa? Gizonak, ondoren, egunkaria irakurtzen zuen, mahai gainean azaltzen zen egunkaria, eta haizeari uzten zion orriak pasatzen. Marmeladarekin musua erabat zikindu zitzaion egun hartan salbu, ez zuen aurpegirik garbitzen askatasuna maite zuen gizonak, naturala izatea gisakorik ez zegoelako beretzat, garen bezalakoak izan behar dugu, geure burua onartu; aurpegia zikin dugula ederrago gaude, utzi hortzetan bizitzaren arrastoak, erantzi arropa itxurakeriaren aurrean. Zergatik beldurtu lehen lerroko horren begiradarekin? Desio zaitu, hori ona da. Nola ez izan konfiantza teknikoan? Lasai, bera profesionala da, badaki zer egiten duen. Diskriminazioa? Ez, neska.
Diskriminazioa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu