Angel Erro.
JIRA

Diskriminazioa

2021eko maiatzaren 14a
00:00
Entzun
Boladaka berpizten den eztabaidan amildu gaituzte atzera ere. Lanpostu publiko batean aritzeko euskaraz jakitea eskatzea edo are baloratzea ere diskriminatzailea omen da. Berez lehiaketa-oposizioen oinarria aurkezten direnen artean diskriminatzean datza, egiaztatutako ezagutza eta merituei begira. Helburua da prestatuenek zerbitzua eman diezaietela herritarrei, efizienteen. Herritarrak dira protagonistak. Batzuetan ahaztu egiten zaigun arren. Inork ez du berez hor lanean aritzeko eskubidea. Diskriminazioa dagoela, nik nire herrenarekin udaltzain frogetara aurkeztekoa dudan parekoa. Ni udaltzaina izateko ustezko eskubidearen gainetik dago iruindarrek polizia egoki eta gaitasun osokoa edukitzearena. Adibide horrekin hobeki ulertzen da?

Diskriminazioaren tema ateratzen dutenean, hizkuntza bat jakitea arraza batekoa izatearekin parekatzen dute. Ez dakitenek inolaz lor ez dezaketen abantaila eskaintzen diena gutxi batzuei. Alemana ikasi behar dugunez, bost puntu. Euskarak, berriz, zero. Hala gabiltza Nafarroaren zati handi batean. Demostratuko banu nekez (eta ez doan) ikasi dudala, alemana bezala, euskara ere, orduan bai? Hortik joko du Remirez presidenteordea aurkeztera ausartzen ez den dekretu berriak?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.