maialen akizu 34 172x172

Detektibea

2025eko otsailaren 9a
05:00
Entzun

Bikotekidea eduki nahi du. Maitasunaren bila aritu da, baina nekatu egin da, aspertu, sinesteari utzi dio. Orain sinesten du maitasuna baino errazagoa dela bikotekidea topatzea, eta behin bikotekidea izanda etorriko dela maitasuna, nekea, asperdura. Bikotekide bat izan nahi du, katua, oporrak eta eztabaidetan arrazoia izan nahi dituen bezala. Hirugarren enkontrua zuten atzo. Parrandan ezagutu zuten elkar, ezustean azaldu omen zen bera, bat-batean bakarrik gelditu ziren, bi trago eta etxera. Ostiralean gelditu ziren berriro, sekula egon gabeko kafetegi batean, alde zaharreko kale estu batean, eta ondo, bai, hizketan, jatorra, erakargarria, baina bueno, ez dakit, bai, hortxe. Lagunen sekretuak ez ditut jakiten, baina noiz kontatu nahi duten sekretu bat bai. Ea bota. Ados, baina txiton. Zin dagit. Belarria hurbiltzeko eskatu dit, eta eskuak jarri ditu ahotik ateratako hitzei tunel bat egiteko. Ahapeka esan dit: detektibea da. Ondoren asaldatuta mintzatu zait: detektibea norena? Eta ni ari bazen espiatzen? Nola maite detektibe bat? Maitasuna nahikoa misterio ez, eta detektibe bat maitasunean.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.