maialen akizu 34 172x172

Desgastea

2025eko martxoaren 7a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Nolabait gure imajinarioetan kabitzen da ostalaritzan inork lanik egin nahi ez izatea, prekarioa dela ile-apaintzaile baten laguntzaile, edo zahar-etxeetako langile, edo kutxazain, edo euskal poeta, edo banatzaile izatea. Normalizatua dugu gazte batek lehen urteak pasako dituela kontratu gabe, edo kontratu eskasarekin, ibili beharko dela kilometroak egiten, ordezkapenak egiten, mesedeak egiten. Baina gero halako albiste bat irakurtzen duzu: «Bertan behera utzi dituzte Gaztea sariak, langileek greba egingo dutelako». Eta konturatzen zara EITB bezalako dinosauro kontsakratu eta publikoan ere prekaritatea badagoela, ez direla beti lanean umore onez aritzen Andrea Aranburu, Jon Gotzon Aldaparena eta Telleria anaiak, eta enpresak zer edo zer egin baino nahiago izan badu Gaztea sarien ekitaldia bertan behera utzi, horrek dakarren harrabots eta itsuste guztiarekin, Jon Gotzonen hizkeran «seriotan gaude». Eta halere, ezin esan gabe utzi, nire leloekiko obsesiotxoa piztu dutela afera hau komunikatzeko sortu duten Instagrameko kontuari desGastea izena jarrita. Lan gatazketan ere, irudimena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.