Jira

Derrigorra

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun
Azal berritzen ari naizela sentitzen dut. Ez naiz atzo nintzena, ez naiz bihar izango naizenaren ernamuina besterik. Justu-justukoa nahikoa dut aurrera egiteko. Han edo hemen, zahartu egin nahi dut. Bizi, lotsarik gabe, beldurrik gabe bizi, robot bat ez naizela sentitu. Gero eta gehiago gogoratzen naiz gurasoekin, ezin dut imajinatu haiek gabeko bizitza, zeini ikasiko dizkiet hitzak, zeini keinuak, zeini maitasun isil eta sendo bat eraikitzeko eman beharreko urratsak? Badakit ez direla galduko, gugan biziko direla, baina noiz arte bizirauten du iraganak orainean? Hamar urtera hezurrak kendu egiten dituzte kanposantutik.

Kanposantutik. Haiei ikasitako hitzekin idazten dut, eta ez ditut altxorren gisa erakutsi nahi, hitz horiek nireak ere badira, idatzi egiten ditut, hilerria ere baneukan idaztea, baina niretzatkanposantua izango da beti. Esan ere egiten ditut, munduaren beste muturrean bizita ere, euskaraz mintzatuko natzaio beti neure buruari, eta etxean entzundako hitzak eta esaerak erabiliko ditut bakarrizketa horietan.

Bat maite dut bereziki. Amak askotan esaten du:derrigorra, hiltzea. Hau da, hiltzea ez beste guztia ez dela derrigor egin beharrekoa.

Bizitzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.