maialen akizu 34 172x172

'Déjà vu'

2024ko abenduaren 18a
05:00
Entzun

Hurbilean tokatzen denean akordatzen omen gara. Zumarragako hamaika adingabek epaiketa izan dute ikaskide bati eskola-jazarpena egiteagatik. Ikaskide hori bitan ahalegindu da bere buruaz beste egiten. Ekainean egin zen epaiketa eta aste honetan jo dituzte errugabetzat akusatuak. Bullying ingelesetik dator, baina ez da hitz berria. 14 eta 16 urteko ia dozena bat ikasle epaitegian irudikatzea kosta egiten zait, ez besterik. Ikusten ditudalako patioan, kiroldegian, liburutegian ume izateari utzi eta nerabetzen ari diren taldeak, eta nahikoa zait hamar minutuz disimuluan behatzea jakiteko zein den liderra, zein den liderraren laguna, eta zein ez. Liderraren lagun ez direnen artean daude lodiak, argalak, frikiak, betaurrekodunak, betaurreko gabeak, marimutilak, maritxuak, kaseroak, pijoak, altuak, baxuak, azkarrak, motelak. Begiratzen diet, eta norbaiten antza hartzen diet beti. Begiratzen diet matoiei, eta norbaiten antza hartzen diet beti. Hau ez al genuen bizi izan?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.