Jaurlaritzak badu bere Industria Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna Saila, baina azkenaldiko protekzionismorako joerei aurre egiteko Euskadiko Industriaren Defentsarako Taldea sortu du. Ez da industriaren lantaldea, Industriaren Kontseilua, Industriaren Mahaia… Industriaren Defentsa da, eta, besteak beste, defentsa sektorea defendatzea da helburua. Defentsa sektorea ez da osasungintza, hezkuntza, lehen sektorea; defentsa deitzen zaio armagintzari. Industriaren defentsa taldean parte hartuko dute Jaurlaritzako ordezkariek, merkataritza ganberek, foru aldundiek, klusterrek eta euskal industriaren ehunaren ordezkariek. Euskal industriaren ehuna: halabeharrez industrializatutako nekazariak euskal industriaren ehuna dira? Kultura eta industria batzeko teman gabiltza, baina kultur industriez ari dira «defendatu industria» diotenak? Industria trenak egitea bada, bidegorriak egitea ere industria da? Badaukagu zer defendatua, baina aspaldian entzuten dudan defentsak milioi asko balio du eta ezin da besorik gabe, sorbaldarik gabe, bularrik gabe gauzatu.
![maialen akizu 34 172x172 maialen akizu 34 172x172](https://www.berria.eus/uploads/s1/66/12/69/7/maialen-akizu-34-172x172.png)
Defendatu industria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu