Angel Erro.
JIRA

'Debile principium'

2022ko irailaren 6a
00:00
Entzun
Euskal Herrian lehen obrak baino ez du kontatzen. Lehen lana (dakarren haize edo odol freskoagatik) zeruraino goratuko dizute, polemika, gorroto-amodiozko erreakzioak piztuko dituzu, baina, bigarrenerako, asimilatutzat jo eta oharkabean pasatuko zara. Behin eta berriz reseteatutako literatura/kultura da gurea. Etxepareren latinezko dictum hura, «hasiera ahulari zori hobea jarrai dakiola», ez ohi da bete. Agian horregatik hainbesteko zeresana emandako Chill Mafia apurtzailea, dirudienez, dagoeneko urtu da euskal eszenaren ozeano barean. Garapenaren sua baino hasikinaren txinparta hobesten dugu.

Horrek ezusteez eta aberastasunaz gabetzen gaitu. Erdal eszenan, kasu, puntu berdintsuanhasitako C. Tanganak eta Rosaliak bide kontrajarriak, paradigmatikoak bihurtzeko zorian direnak, hartu eta garatu dituzte: kultura hispanikoan sustraituta kantagintza zaharra berritu ala mundu latinotik abiatuta musika urbanoan harago jo.

Iruñean lehen aukerak behintzat jarraitzaile askoditu. 12.000 ikusle bildu dira asteburuan, ongi askotarikoak, «jurrus and cayetanos united», dio bertan izandako Hedoi Etxartek, baita «gkskoak, gazteak, gurasoak, haurrak» ere, gehitu du J.K. Lakastak. Melior fortuna aurki auzoarenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.