Danele Sarriugarte

Daukagunarekin

2024ko azaroaren 5a
05:00
Entzun

Utopiari buruz zer uste zuen galdetu nion Sara Ahmedi duela bi aste. Galdera zabala dirudi baina konkretua zen, berez: neure gogoan betirako lotuta daude Ahmedek zoriontasun-aginduaz eta José Esteban Muñozek utopiaz liburu banatan esanak, itolarri beretik irteten lagundu nindutelako biek akaso. 

Muñozek ere zentzu eta genealogia zehatz batean kokatzen du kontzeptua: hemen daukagun horretan bilatu beharreko zerbait litzateke berarentzat utopia. Muñozek dio, baita ere, ezin diogula geroa oparitu normatibotasun zuriari.  

Ahmedi ez omen zaio hitza gustatzen, utopia, baina gaur-biharren arteko harremanaz esan zidana gordeta daukat: «Dagoena deseraikitzeko lan praktikoaren bidez sortzen ditugu alternatibak. Etorkizunarekin zerikusia duen arren, horretarako ez dugu aurrera begiratu behar: daukagunari heldu behar diogu». 

Pentsatu nahi izaten dugu, balu eta balitz, bihar errazagoa izango dela, erosoagoa; gu geu ederragoak. Baina daukaguna zer da? «Historia oso luze bat oinordetzan jasoa, eta horretatik etekina ateratzen dutenek, maiz, oinordetza gisa ere ikusten ez dutena». Duguna.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.