maialen akizu 34 172x172

Charly

2024ko maiatzaren 15a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Herriko estankoetako batean loroa dute. Ez da loro arrunta; Charly da. Charly oso loro jatorra da. «Kaixo, Charly» esan eta segituan erantzungo dizu grrugg batekin. Konbentzituta nago gure izenak ia badakizkiela; gure haurrarena behintzat bai. Estankoaren kaletik pasatzen den aldiro akordatzen da Charlyrekin, eta nola ukatu moko handiari kasu egitea. «Kaixo, Charly». Ez du gehiago behar. Umea umeago zela estankora eramateak erreparoa ematen zidan. Haurrak ispilu bat dira, amaren begiak, aitonaren ibilera eta lehengusuaren izebaren aitaginarrebaren bekozkoa dutenak, eta esaten da lehen urteen ondorio dela ondorengo dena. Loroak gure izenak bazekizkiela bezain konbentzituta nengoen gure txikiak haserrea ikusteak haserrekor bihur zezakeela, azukrez betetako apalek diabetiko, eta Camelak, Chesterfieldak eta Malboroak, erretzaile. «Jesus, neska», esaten zidan ondokoak. Jesus eta neska. Esapide antigoalekoagorik. «Jesus, neska» esan baino nahiago Malboro bat erre. Inoiz norbaiti «Jesus, neska» esaten badiot, erantzun diezadala segituan «grugg» batekin. Dena ulertuko dut.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.