JIRA

'Caye borroka'

Angel Erro.
2023ko azaroaren 9a
00:00
Entzun
«Zertaz idatzi duzu gaur?», galdetu zidan arrebak asteartean. Ez dit beti galdetzen, zer esanik gabe gelditzen garen gutxietan baizik. «Gazaren gainean bonba atomikoa botatzea agian ez dela hain ideia txarra». Gozatu dut jarri didan, edo antzeztu duen, eskandalu aurpegiarekin. Badaezpada, ez baitago senideek gutaz duten irudiaz fidatzerik, ironiazkoa zela argitu diot, berez Gazaren gaineko erasoa gelditzeko gogo falta salatzen ari nintzela.

Agian berak ere ironiaz galdetu dit hurrengoan Caye borroka babesteko zutabea egiteko asmoa dudan. Proposamena eskertu diot, eta banandu garenean hasi naiz pentsatzen agian ez dela hain ideia txarra. Bestela ere ez nago inspirazio iturriei uko egiteko.

Arrebarekin elkartzen naizen hurrengoan bera asaldatzeko (edo asaldatzen ari delako plantak egiteko plazer txikia eskaintzeko) moduko testu bat hasi zait buruan zirriborratzen. Zailagoa da. Gai horrekin, esan nahi dut. Jende gehiago trufatzen ari da Madrilen gertatzen ari diren PSOEren egoitzen aurreko kale protestez, gero eta taxu serioagoa hartu arren. Baina, kontuz, eskuina (antimarxista izatearen izatez?) lehenago fartsa eta ondoren tragedia eragitean da aditua, zutabegileon ironia ahalegin guztiak baliogabetuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.