Ordenagailuan ari zelako itxura hartu du ateaz bestaldekoari «sartu» esan aurretik. Bestea sartzearekin bat altxatu eta besoak zabaldu ditu irribarretsu «alkate andrea» esan bitartean. Agian euskaraz esateko ateraldia eginen luke, euskaraz baleki. Hori konpentsatzeko edo, «alkate andrea» errepikatu du, are irribarretsuago, etaez da azken aldia izanen bilerak iraunen duen ordu laurdenean.
Orain arteko datu eta mugimenduak eta hemendik aurrera hartubeharreko erabakiak aztertzeko bildu dira Jose Javier Esparza eta Cristina Ibarrola Vianako Printzearen plazako egoitzan. «Orain guri itxarotea dagokigu, munduko denbora guztia dugu». «Baina ez duzu uste azkenean...?». «Ez, PSNk nahiko balu ere, ez luke aurkituko jokaldia nola maskaratu. Lehentasuna orain Sanchez da; ez dira ausartuko ezta hirugarren hautagai bati ematera babesa elkarrekin; alkatetza zurea da, alkate andrea».
Kanpainan aurpegiratu diote berak ez zuela aukerarik, karanbola baten menpe zegoela Nafarroako presidentea izateko aukera. Eta azkenean horra hor karanbola. «Lehen udala eta gero gerokoak. Urak beti itzultzen dira bere bidera. Lehen neurri ikusgarriren bat pentsatuko zenuen, ezta?». «Labakoei terraza kentzea». «Baina epaileek...». Biek egin dute irri.
JIRA
Bulegoak (I)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu