Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Borobila

2012ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Mundua borobila da, eta gaur badakigu zer eguraldi egingo duen bihar Singapurren. Eta munduko eguraldi mapari begira egoten gara, Vancouver, Vladivostok, hementxe bezalaxe biziko zinateke haietan ere, hotzago egitea, baina han ere eguna bete egin beharko zenuke, eguneroko zeregin errepikakorretan lotu, erosketak egin, jatekoa prestatu, ontziak garbitu, etxea txukundu, postontzian begiratu zuretzako eskutitzik ba ote dagoen, fakturak eta iragarkiak zakarretara bota, aspaldian idatzi ez diozun lagunari idatzi behar diozula esan zeure buruari, lan egin, kontuak eraman, atseden hartu asteburuan, telebista ikusi sofan etzanda, eta astebururo bezala harritu eguraldiari zenbat denbora eskaintzen zaion ikusita, eta astebururo bezala harritu zeure burua munduko eguraldi mapari begira harrapatu duzulako, arretaz entzuten bihar zer eguraldi egingo duen Singapurren.

Zeure araberako mapa bat egin beharko bazenu, ordea, nolakoa izango litzateke mundua? Zein herrialderen tamainakoa izango zinateke zu, zenbat leku hartuko luke zure herriak, zenbat Euskal Herriak? Azalduko litzateke Afrika, azalduko litzateke Asia?

Neure buruaren mapa marrazten hasi naiz: hemen nago, Ozeano Jendeak inguratua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.