Angel Erro.
JIRA

Bikoiztasun jenerala

2023ko apirilaren 9a
00:00
Entzun
Ematen du Espainiar Estatuan badagoela halako moral bikoitz bat, bereziki armadari dagozkion kontuetan ikus daitekeena. Gauza bat da jendaurrean deitoratu beharrekoa; beste bat etxe barruan egitekoa. Normalean bikoiztasuna azalera ez agertzen saiatzen da, eta, gertatzen denean, konponbidea (edo konponbide itxura) ematen. Espainiar Estatua da toki bakarra, baina, moral bikoitzaren erakuskeria egiten dena.

Bestela, azal diezadatela nola den posible (kasua ezaguna da) Mikel Zabalzaren heriotzan inplikatuta egondako guardia zibil batek bere karrera militarrean gora egiten jarraitu ahal izana, teniente jenerala izatera iritsi arte; eta egunotan are igo dute mailaz. Nire argumentazioa indartzeko asmoz (bestela zergatik?) etorri da Marlaska ministroa esatera Zabalza kasuan zuzenbidezko estatuak modu tatxagabean jardun zuela.

Batek pentsa lezake Espainiaren batasunarekin zerikusia dutenekin jokatzen dutela horrela, bikoitz. Baina ez bakarrik. Egunotan jakin da beste jeneral bat saritu dutela, Zuzenbidezkoestatuak ezarri lehentasunen gainetik pasatuta COVIDaren kontra iritsitako lehen txertoetako bat erabiltzeagatik dimititu zuena edo dimitiarazi zutena, hain zuzen. Oraingo igoera ere tatxagabea izanen da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.