maialen akizu 34 172x172

Bidaiarako

2025eko apirilaren 12a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Egun batzuetarako kanpora da joatekoa. Atsegin du bidaiatzea. Bihar goizean goiz aterako da, eta gaur, oraindik, hemen dago, hemen dauka burua. Galdetu diot ea eraman beharrekoa prestatu duen, niri maleta egitea ez zaidala batere gustatzen, are gorroto dudala maleta egitea. Saiatzen naiz ahalik denbora neurtuenean egiten, gehien erabiliko dudan arropa soilik hartzen, bakeroak, txandala, kamiseta zuriak, jertse beltzak, eta halere, nire onetik ateratzen naiz, eta etxean ustez logikoki pentsatutako konjuntoak trapu sorta bihurtzen dira bidaiaren jopuntura heltzean. Berak esan dit nahiko erraz egiten duela: «Uste dut, gainera, zenbat eta gehiago bidaiatu, orduan eta maleta arinagoa behar dela». Seguru esan du, bidaiatzearen eta maletaren arintasunaren artean frogatu gabeko korrelazio matematiko bat balego bezala. Eta bidaia aspalditik da bizitzaren metafora. Pentsatu dut agian lotura dagoela; heltzeak badu gure batailak aukeratzearekin zerikusia, zertan pasatu denbora, zerekin atera gure onetik. Uste dut hemendik aurrera maleta egiteari ez diodala nire gorrotorik opako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.