Angel Erro.
JIRA

Biak batera ezin

2023ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Urrutitik dator De Miguel kasua delakoa. Gero, lehen planotik, egunkarietako goiburuetatik, nondik elikatzen baikara zutabegileak, desagertu zen. Orain, epai irmoa ateratzearen harira, hizpidera da itzuli. Denboraren joanaz ohartzearekin batera, orain jabetzen naiz urte hauetan ustelkeriaren protagonistekin zer egin zen ez dudala jakin. Horregatik, ezustea hartu dut egunkari honetako goiburu batean irakurri dudanean Tapia sailburuak esana zuela epai irmoa iristean beren kargutik kenduko zituela bai De Miguel eta bai Otxandiano (beste notizia batean kargugabetzeaz ere informatzen zen).

Beraz, urte hauetan guztietan entitate publiko banatan kargu bat izan dute, konfiantzazko edo izendapen librekoetan. Ez da pixka bat bitxia? Errugabetasun ustekizuna badela badakit. Baina ustekizun horrek (lehen epai ez irmo batekin aienatuko ez balitz) ez du behartzen beste lanpostu batean kokatzera inor. Arnasa hartu eta putz egin.

Ustekizun horrek, gainera, ez du beti berdin funtzionatzen. Susmo txiki batekin kale gorrira doaz ez gutxi. Arazo sistemiko baten aurrean ez gaudela pentsaraztea nahi dute. Zaila jartzen digute. Kondenatuen alderditik barkamena eskatu eta aldi berean zerikusirik ez dutela, biak batera ezin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.