Danele Sarriugarte

Betiko abangoardia

2024ko azaroaren 20a
05:00
Entzun

Haren lanaren alderdi batzuk —erabaki estetiko kriteriodunak— moda-kontua iruditzen zitzaizkiola esan zion lagun bati berarentzat inportantea den figura batek. Argitzearren: alderdi horiek aldatzea proposatzen zion. Lagunari entzunda ez dirudi iritzi-emailea pertsona itxi atzerakoia denik batere, baina bada gu biok baino zati bat zaharragoa, beste korronte batzuek taxutua. Piztu ninduen gaiak: ezagutzen nautenak ez dira harrituko. 

Iragandako abangoardiak, demagun kubismoa, beti baloratuko ditugu errazago; barneratuta dauzkagu, eta zaila egiten zaigu, nahita ere, haien ekarpenik gabe begiratzea munduari. Esperimentazio garaikideei, berriz, abangoardia ez baizik moda esaten zaie. Bere garaian bere erara azaldu zuen Gertrude Steinek: «Arteetako konposizio berriaren sortzailea gaizkilea da harik eta klasiko bihurtzen den arte […]. Bolada luze batez denek errefusatzen dute eta ondoren, ia etenik gabe, denek onartzen. […] Askoz zirraragarriagoa eta asegarriagoa litzateke denontzat baldin eta norberak eduki ahal balitu garaikideak, norberaren garaikide oro balitz norberaren garaikide».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.