Jira

Betebeharrak

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko urriaren 30a
00:00
Entzun
Mami asko du Ikearen iragarkiak. Mezua garbia da. Arriskua, mehatxua, gaizkia kanpoan dago, munstroak eta gauza arraroak kalean daude, hor kanpoan, baina etxean lasai egon zaitezke, festa egin dezakezu, lasai lo egin dezakezu, zure errepublika independentea da hori, hor ez dizu inork aginduko, etxe barruan libre zara. Ederra paradoxa: barruan zara libre. Hor bai, hor baduzu nahi duzuna egiteko askatasuna, hor baduzu eskubidea. Zertara dator eskubidea azpimarratze hori, ordea? Ez ote da izango urritzen ari direlako? Edo eskubideak betikoak izan arren inoiz baino gutxiago errespetatzen direlako?

Munduaren krudeltasunetik gorde nahi zaitu Ikeak, eta aldi berean zure eskubideak gogoratu.

Roberto Esposito filosofoak immunitatearen kontzeptua darabil aspaldian, komunitatearena lantzeko dialektika berean. Eta bere ustez, gaur gehiegizko babesa dugu, gehiegizko immunitatea, eta horrek arrisku larri bat dakar, babestu beharraren babestu beharrarekin, barrutik hondatzea gorputza, izan banakoarena, soziala edo politikoa. Eta esaten du, besteak beste, eskubideen apologia batere bereizketarik gabea alde batera utzi beharra dagoela.

Komunitatea betebeharra ere bada. Leihoak ispilu dira gauez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.