maialen akizu 34 172x172

Betaurrekoak

2024ko irailaren 22a
05:00
Entzun

Orain, betaurrekoak esanda nekez etorriko zait burura Pere Aragones, Peio Otxandiano, Mss Shunine edo Harry Potter. Betaurrekoek ikusteko modua aldatzen dute, eta betaurrekoak ikusteko modua aldatu egin da, bortxaketarekiko begirada pixka bat aldatu den bezala. Giselle Pelicotek hitz egitea erabaki du, salatzea, berrogeita hamar horien aurrean esertzea, eta konturatu gara nolabait bortxatzaile bat gizon batengandik bereizteko daturik ez dagoela, lagunak, jatorrak, harrikoa egiten dutenak direla. Eta hori dena publikoki egin du. Orain arte uste izan da biktimaren izena eta irudia zabaltzeak are gehiago biktimizatzen zuela, fokua desbideratzea zekarrela, eta juridikoki ere hala hobetsi da. Biktima bakoitzak nahi eta ahal duena egin dezala, baina iruditzen zait Gisellek horretan ere bide bat ireki duela. Egia da epaiketa publiko egiteak morboa hauspotzen duela irudiaren sisteman, baina bere melena eta pausaje, betaurrekoak jantzita agertu da orain arte Giselle; aste honetan, horiek ere kendu ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.