Jira

Besterena

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko uztailaren 23a
00:00
Entzun
Egunero jaiotzen ari da bat, egunero ahazten zaizkio gauzak, egunero ahazten ditu, eta egunero betetzen zaio burua berriekin. Hala ere, beti zara zeu, eta zeure baitatik irten ezinak izua eragiten dizu; alferrik ariko da mundu guztia gozatzen zu sufritzen ari bazara, eta alderantziz, alferrik ariko da mundu guztia sufritzen zu gozatzen ari bazara. Besteren minak min ematen al digu?

Zer da besteren mina?

Memoria txarra daukala esaten dit beti, eta egia da, erraz ahazten zaizkio gauza batzuk, beste batzuk xehetasunik txikiena gordez berregiten ditu, liluratuta egoten natzaio entzuten, nik lanbro itsu bat besterik ez dut ikusten atzean, aiztoz eta malkoz ireki beharrekoa, berdin dio, kontua da lehengoan larrituta iritsi zela etxera. Zer duzu? Klasean hamabost bat lagun gara, 18 eta 30 urte bitartekoak gehienak, aditzaren denborak ari gara ikasten, irakaslea aurtengo gertaeren errepasoa hasi da egiten. Halako batean Japoniako tsunamia aipatu du, baina ez zitzaion etortzen herriaren izena, orduan hasi naiz ganbaran azterka, Hiroshima ez da, nola da, eta ez zitzaidan etortzen, eta larritu egin naiz, baina txarrena ez da hori: ez zen inor akordatzen.

Besteren minak ematen al digu minik?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.