maialen akizu 34 172x172

Beste M-8 bat

2025eko martxoaren 8a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Gaur nireak ez diren kaleetan harrapatu nau Martxoaren 8ak. Manifestazioa iragartzen duen kartelean emakume bat ageri da. Buruan loreak, fruituak, eta beste emakume batzuk ditu: ile-hori bat, ile-gorri bat, beltzaran bat. Kolore arrosa, morea, zuria. Halako kartelik gurean nekez imajina nezake: zer da, sinpleegia? Infantila? Kutrea? Manifestazioan jendetza. Umore ona sumatu dut, festa giroa eta adineko emakume andana. Manifestazio buru Bizitza eraldatzeko sare feministak dioen pankarta. Atzetik pankarta indibidual dezente, baina baita lauzpabost lagunen artean heldutakoak ere. Atentzioa eman didaten leloak: «Estatu laiko baten alde: kontzientziaren askatasuna, estatuaren eta erlijioaren banaketa eta eskola publiko-laikoa», «Aliantza feministak», «Ekologistak martxan», «Argi-mozketa gehiagorik ez!», «Feminismo geldiezina», «Bloke abolizionista», «Langileak eta ikasleak, batera eta aurrera!». Eskualdeko pankartak ere badira. Demagun, Gasteizen: «Añana feminismoarekin». Sindikatuen banderak, alderdi politikoenak, auzoenak, Palestinarenak. Beste Martxoaren 8 bat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.