Danele Sarriugarte

Beste 'belarriprest'

2024ko azaroaren 24a
05:00
Entzun

Kontzeptua hartuko diot Euskaraldiari beste kontu bati buruz jarduteko. Batzuetan ez gaude ondo eta ondoan dauzkagunek ez dakite zer egin. Ez dute nahi guk sufritzerik; dena delakoa konpondu nahi dute. Baina gauza batzuk ezin dira konpondu, hitz horri eman ohi diogun zentzuan, eta horrek sortzen digun mina, behinik behin birkokatuko bada, pasa egin behar lehenik. Halako prozesuei, besteen minari, kolektiboki laguntzeko praktika gutxi dauzkagula esango nuke, eta gaia barrenean dabilkit.

Horren haritik, Irati Unamunzaga eta Jon Arriagarekin urte hasieran dolu perinatalaren esperientziaz izan nuen elkarrizketak asko hunkitu ninduen, eta zer pentsatu handia eman zidaten bien jarrerak zein gogoetek. Zuzenean galdetu nien ea ingurutik jaso duten zerk lagundu dien, oso maiz izan bainaiz parekoari hozka erauzi nahi izan diona oinazea, desesperatuta. Kontatu zidaten eskertu izan dutela, adibidez, jendeak gauzak proposatzea, laguntza eskatzeko ere indarrak atera behar dira eta. Proposatzen den hori, bestalde, izan daiteke gauza txiki bat. Ezin dezakegunean besterik egin, egin dezakegu egon.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.