Berrogei urte joan dira hiesa lehenengoz detektatu zutenetik. Berrogei urte «berrogeita bat homosexualengan topatutako minbizi arraroa» agertu zuenetik The New York Times-ek. Berrogei urteotan, berrogei bat milioi lagun hil dira. Gauza asko gertatu dira berrogei urteotan. Estigmatizazioa, etsia, pairamena, beldurra, bazterketa, elkartasuna eta elkartasun eza, borroka, aurrerapen zientifikoak. Gaurkoa horiek guztiak gogoratzeko eguna da, oraindik badirauen estigma txikitzen saiatzeko, beldurra ezaguerarekin aienatzeko, borroka eta eroritakoak gogora ekartzeko, aurrerapen zientifikoak ospatzeko, eta gelditzen diren eginbeharrak bultzatzeko; esaterako, tratamendua eskura ez dutenen egoera salatzeko.
Efemeride biribila beste pandemia baten eskarmentuak baldintzatuko du, ezbairik gabe. Gaur bizi dugunak neurri batean lagundu ahal digu ordukoa ulertzen, bere antzekotasun eta bere aldeekin. Duela gutxi adiskide batekin hizketan, birus horrek txertoa izan balu zer gertatuko zen espekulatzen hasi ginen. Hasieran jende multzo jakin bati erasotzeak ere eragina izan zuen arriskuaren pertzepzioan. Heriotza tasaren altuak ere ez zuen zozokeria askorako tartea uzten. Soluziobidea nondik heldu den ere izan dakigu argigarri.
JIRA
Berrogei urte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu